Cargando...
Itxi

Asteartean, eitb.com-en

Elkarrizketa digitala Eguraldiko aurkezleekin

E.J.

Erredakzioa

2010/06/18

Urko Aristik, Ana Urrutiak eta Andoni Aizpuruk zuen galdera guztiei erantzungo diete asteartean, 16:00etatik 17:00etara.

ETBko Eguraldiaren iragarpena gustuko baduzue eta egunero ikusten baduzue, aukera paregabea daukazue astearte honetan, ekainak 22, gure aurkezleak ezagutzeko. Izan ere, eurekin zuzenean hitz egin eta nahi dituzuen galderak egin ahal izango dizkiezue egun horretan, on-line.

16:00etatik 17:00etara, ordenagailu baten pantaila aurrean izango dira Urko Aristi, Ana Urrutia eta Andoni Aizpuru eguraldiari nahiz meteorologiari buruzko galderak erantzuten. San Juanetan zer giro egingo duen, nolakoa izango den uda, noiz utziko dion euria egiteari... eta burura etorritako guztia galdetu ahal izango duzue.

Topaketa digitala eitb.com-en izango da Streaminga zuzenean orrialdean. Galderak egiteko bi bide izango dira: Facebook eta Twitter (#eguraldia)

Animatu eta parte hartu!