Euskalmeten arabera
Uda lehorra eta egun beroak izango ditugu EAEn
Erredakzioa
2010/06/18
Dena den, uztailean eta abuztuan hodei anitz izango dira kostaldean, bereziko goizeetan. Irailean ere euri gutxi egitea eta giro egonkorra espero da.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak jakinarazi duenez, aurtengo uda aurrekoak baino lehorragoa izango da, egunak beroak izango dira, ostera, kantauriar kostaldean hodei anitz izango dira.
Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi du Euskalmetek hurrengo egunetarako eta udarako egin dituen iragarpenak. Ezaugarri nagusia, euri gutxi izango direla.
Euskalmeten arabera, uztailean eta abuztuan egun beroak eta euri gutxi izango da, baina hodei nahiko izango dira kostaldean, bereziki goizetan. Hodei gehiago edo gutxiago izango dira itsas haizearen arabera.
Irailean ere euri gutxi egitea eta giro egonkorra espero da.
Informazio gehiago (1)