Itxi

Abisu horia

Zaparrada trumoitsuren bat bota dezake arratsaldean Euskadin

Erredakzioa

2010/06/27

Euskal Meterorologia Agentziak abisu horia ezarri du euriagatik. Barnealdean zein kostaldean trumoi-ekaitzak izateko eta txingorra botatzeko arriskua dago.

Lanegunetako eguraldi onak lainoei eta ekaitzei utziko die tokia. Ekaitzak kostara ere iritsiko dira, eta kazkabarra bota dezakeela ohartarazi dute, Euskalmeten iragarpenean agertzen denez. Euskal Meterorologia Agentziak abisu horia ezarri du euriagatik asteburu osorako.

Gaur, igandea, goizaldean zerua hodeitsu azaldu da, baina goizean bertan garbitu eta nahiz eta urdin ez egon, eguzkiaz gozatu ahal izango dugu.

Arratsaldean bero-hodeiak garatu egingo dira eta zaparrada trumoitsuren bat bota dezake. Aurreko egunetan bezala batez ere hegoaldean geldituko dira baina baten bat kantauri isurialdera heldu daiteke. Tenperatura zertxobait jaitsiko da, eta beroenak 23-26 ºC artean kokatuko dira.

Astelehenean hobera egingo du berriro. Zerua ia erabat oskarbi azaldu eta tenperatura 25 ºC inguruan kokatuko da. Goizean goiz behe-lainoa eta hodeiren bat agertuko dira baina berehala jaso egingo du. Dena den, kostaldeko zenbait tokitan garbitu ezinik ibili daiteke goizean. Arratsaldean, hegoaldean eta Pirinio inguruetan, zaparrada trumoitsuren bat bota dezake.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali zure argazkiak Udablogera.