Euria Nafarroan
Lizarran izandako ekaitzak suhiltzaileen irteerak ugaritu ditu
Erredakzioa
2010/06/28
Azken orduetan denboraleak 40 litro ur metro karratuko eta txingorra bota ditu. Allo izan da herririk kaltetuena, NA-122 errepidean luizia izan baita.
Suhiltzaileek hainbat irteera egin dituzte azken orduetan Lizarran (Nafarroa) izan den euritearen ondorioz. Ekaitzak 40 litro ur metro karratuko eta txingorra bota ditu.
Allo izan da herririk kaltetuena, bertan luizi bat izan baita NA-122 errepidean, eta uholdeak izan dira enpresa eta etxebizitzetan. Ura ateratzeko lanak 02:00ak arte luzatu dira herri horretan. Arroitz, Deikaztelu, Viana eta Lerin herriek ere atzo 19:00etan hasi zen ekaitzaren ondorioz.
Suhiltzaileek hainbat irteera egin dituzte gauean ura ateratzeko, errepideetako langileek bideetatik ur putzuak kentzen zituzten bitartean.
Arratsaldean, ustez, euriak izango dira berriro eremu berean.