Frantziako Tourra – Iragarpena
Euria egiteko arriskua Pirinioetan ostegunean
Erredakzioa
2010/07/19
Asteartean, Tourra Tourmaletetik pasako denean, zerua urdin hasiko da, baina arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta euria egiteko aukera egongo da.
Ostegunean hodeiak nagusituko dira eta ekaitz-zaparrada bota dezake. Tenperatura maximoak 15-16 gradu inguruan izango dira 1.500 metrotara.
Goizean zerua urdin mantenduko da asteartean, baina arratsaldean bero-hodeiak sartuko dira eta ekaitz-zaparrada botatzeko arriskua egongo da. Tenperatura maximoak 20-22 gradu inguruan izango dira.
Frantziako Tourra Pirinioetan egongo da osteguna arte.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.