Cargando...
Itxi

Iragarpena

Hodeiak eta euria ostirala arte EAEn

Erredakzioa

2010/08/04

Giro goibela asteazkenean, baina ostegun arratsaldean atertzeko joera hartuko du eta hobera egingo du, eta ostiralean eguzkia nagusituko da.

Gaur, asteazkena, zeruan hodeiak eta ostarteak agertuko dira goizean eta eguzkiaz gozatu ahal izango dugu batez ere barrualdean, Euskalmeten arabera. Eguerdian ipar-haizeak hodeiak ekarriko ditu eta zirimiri apur bat egin dezake kostaldean. Tenperatura maximoak 22-25 gradu inguruan izango dira.

Ostegunean, goizean goiz behe-lainoa eta giro umela barrualdean eta kostaldean euria egingo du. Atertzeko joera hartuko du eguerdian eta ostarteak zabalduko dira arratsaldean. Ipar-haizeak tenperaturak 22-25 gradu inguruan mantentzea eragingo du.

Eguzkia nagusituko da ostiralean. Goizaldean hodeiak ikusi ahal izango dira kostaldean, baina goizean bertan desagertu egingo dira. Kostaldean tenperaturak berdin mantenduko dira eta barrualdean 24-26 gradutara iritziko dira.