Iragarpena
Eguzkia eta beroa astebururako EAEn
Erredakzioa
2010/08/06
Goizean goiz kostaldean hodeiak izan arren, eguzkia nagusituko da asteburu osoan, eta igande gauean izango da trumoi-hodeiak garatuko direnean.
Gaur, ostirala, goizean goiz aranetan lainoa eta kostaldean hodei batzuk egon arren, giro eguzkitsua izango dugu egun osoan, Euskalmeten arabera. Eguraldi ona dela eta, tenperatura maximoak gora egingo du eta 25-27 gradu inguruan izango dira barrualdean eta 22-24 gradu kostaldean.
Larunbatean ere eguzkia nagusituko da eta tenperaturak gora egingo du. Egunsentian bakarrik izango dugu behe-lainoa kostaldetik gertu. Arratsaldean, bero-hodeiak garatuko dira, batez ere barrualdean. Tenperaturak gora egingo du eta 24-28 gradu inguruan izango da.
Giro eguzkitsua ere iganderako. Goizean goiz hodeiak izango ditugu kostaldetik gertu, baina goizean zehar zerua garbituko da. Gauean izango da beroaren eraginez trumoi-hodeiak garatuko direnean eta zaparrada trumoitsuak botatzeko arriskua egongo da. Tenperatura maximoak aldaketarik gabe mantenduko da kostaldean, baina barrualdean gradu pare bat igoko da.