Cargando...
Itxi

Alertak

Abisu horia ezarri dute Araban izotzagatik, bihar goizalderako

Agentziak | Erredakzioa

2017/04/30

Metereologia eta Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzak gaur gauerditik bihar goizeko 09:00ak arte mantenduko du abisua.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du Araban bihar goizalderako, izotza dela eta.

Metereologia eta Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzak gaur gauerditik bihar goizeko 09:00ak arte mantenduko du abisua.

Horrez gain, itsasoko lehen bi miliatan nabigatzeko beste abisu bat ezarriko dute ordu tarte berean, 3,5 eta 4 metro arteko olatuak espero dituztelako.

Asteartean, Euskalmetek tenperatura minimoek gora egitea espero du, eta maximoek, berriz, behera egin dezakete apur bat.