Iragarpena
Ostegunean euria bueltatuko da eta tenperaturak behera egingo du
Erredakzioa
2010/08/10
Asteazkenean udako giroa izango dugu, baina ostegunean euria bueltatuko da eta tenperaturak behera egingo du nabarmen.
Gaur, asteartea, zerua hodeitsu egon da goizeko lehen orduetan kostaldeko hainbat puntutan, baina goizean zehar zerua garbituko da, Euskal Meteorologia Agentziaren, Euskalmeten, arabera. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira barrualdean. Tenperaturak gora egingo du.
Udako giroa, asteazkenean. Eguzkia nagusituko da ia egun osoan zehar. Arratsaldean hodeiak agertuko dira kostaldean eta freskatu egingo du. Gauean zerua estalita geldituko da eta euria egin dezake. Tenperatura 30 gradu inguruan izango da.
Ostegunean euria egingo du eta tenperaturak behera egingo du nabarmen, batez ere barrualdean. Hodeiak nagusituko dira eta goizean zaparradak botako ditu kostaldean. Tenperatura maximoak asteazkenekoak baino 4-6 gradu baxuagoak izango dira.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.