Itxi

Iragarpena

Asteazkenean hodeiak garatzen hasiko dira

Erredakzioa

2010/08/17

Asteazken goizean eguraldi ona izango dugu, ostegunean bezala, baina arratsaldetan zaparradak bota ditzaketen bero-hodeiak sortuko dira.

Gaur, asteartea, eguraldi eguzkitsua izango dugu, baina egunaren amaieran mendi inguruetan bero-hodeiak sor daitezke, Euskal Meteorologia Agentziaren, Euskalmeten, arabera. Tenperaturak 30 gradutik gorakoak Ebro bailaran eta kostaldean 25 gradu inguruan izango dira.

Asteazkenean hodeiak agertuko dira, batez ere kostaldean, baina ez dute euririk ekarriko. Barrualdean berriz, eguzkitsu mantenduko da goizean, baina arratsaldean zaparradak utziko dituzten bero-hodeiak garatuko dira. Tenperaturak kostaldean mantenduko dira eta barrualdean apur bat jaitsiko dira.

Bero-hodeiak garatuko dira osteguna aurrera joan ahala eta arratsaldean eta gauean zaparradak botako ditu, batez ere barrualdean, Nafarroan hain zuzen ere. Eguraldirik onena goizean eta kostaldean izango dugu. Tenperatura maximoak 25 gradu inguruan kostaldean eta barrualdean 30 gradu inguruan izango dira.

Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.