Itxi

PREBISIOA

Eguraldi goibela izango da nagusi uztaileko lehendabiziko asteburuan

EITB.EUS

2017/07/01

Gaur, larunbata, euria egingo du, eta tenperatura ez da 20 oC-ra iritsiko. Bihar, zertxobait busti dezake oraindik, eta termometroak apur bat igoko dira.

Eguraldi grisa izango dugu protagonista uztaileko lehen asteburuan. Argazkia: Lazaro Gonzalez

Eguzkiak eta beroak ez dute geldialdirik egingo gurean uztaileko lehendabiziko asteburuan, bi egun horietan udazken hasieran egin ohi duen gisako eguraldia izango baitugu, eta ez udaldian aurki dezakeguna.

Horrenbestez, Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, larunbata, euri kontuekin jarraituko dugu. Egunaren lehen partean izango da ugarien euria, lurraldearen ipar-ekialdean batez ere; bertan, iraunkorra izan liteke. Mendebaldean eta hegoaldean, atertzera egingo du arratsalde-gau partean, eta, gainera, hodeitza saretu liteke orduan. Ipar-mendebaldeko haizeak indartsu jarraituko du, eta tenperaturan ez da aldaketa handirik izango.

Igandean, zertxobait busti dezake oraindik. Euria egitekotan, isurialde atlantikoan soilik izango da, eta, gainera, ahul eta han-hemenka egingo du. Hegoaldean, giroa lehorragoa izango da, eta hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira; ostarteak zabalagoak izango dira arratsaldean. Tenperaturak gora egingo du, eta 21-22 oC inguruan ibiliko dira termometroak.