Iragarpena
Udako giroa larunbata arte, eta igandean euria egin dezake
Erredakzioa
2010/09/10
Ostiralean eta larunbatean eguzkia nagusituko da, baina igandean euria egiteko arriskua egongo da ia egun osoan.
Gaur, ostirala, zerua urdin agertuko da, Euskal Metereologia Agentziaren, Euskalmeten, arabera. Arratsaldean goi-hodeiak sartuko dira, baina ez diote trabarik egingo eguzkiari. Tenperatura maximoak gora egingo du, eta 24-27 gradu inguruan izango da.
Larunbataren lehen orduetan behe-lainoa izango dugu, baina ildo beretik jarraituko du eguraldia. Goi-hodeiak izango ditugu, baina egun osoan eguzkia nagusituko da. Tenperatura 25-28 gradu inguruan izango da arratsaldean, baina gauean giro freskoa izango dugu.
Igandean hodeiak ugarituko dira eta giro hezea eta freskoa izango dugu. Iparraldeko haizeak itsasaldetik hodeiak sartzea eta tenperaturak behera egitea eragingo du; maximoak 22-24 gradu inguruan izango dira. Gauean 12-17 gradu artean mugituko da tenperatura. Euria egiteko arriskua egongo da ia egun osoan.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.