Itxi

Iragarpena

Hodeiak eta euria ostegunetik aurrera

Erredakzioa

2010/09/15

Gaur, asteazkena, arratsaldera arte giro eguzkitsua, eta ostegunean eta ostiralean hodeiak nagusituko dira eta zaparradak botako ditu.

Gaur, asteazkena, goizean, goi-hodei batzuk izan arren, giro eguzkitsua izango dugu, Euskalmeten arabera. Arratsaldean, berriz, goi-hodeiak ugarituz joango dira. Tenperaturak 30 gradu inguruan izango dira barrualdean, eta 25-27 gradu inguruan kostaldean.

Hodeitsu esnatuko da osteguna lurralde osoan, eta horrela mantenduko da egun guztian. Gainera, eguna aurrera joan ahala, zaparrada arinak botako ditu, batez ere arratsaldean eta bereziki barnealdean. Tenperatura nabarmen freskatuko da eta maximoak 20-22 gradu inguruan izango ditugu.

Giro ezegonkorra ere ostiralerako. Hodeiak nagusituko dira eta zaparradak botako ditu, mardulenak arratsaldean. Tenperatura maximoak 20 gradu inguruan jarraituko dute.

Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.