Cargando...
Itxi

Iragarpena

Abisu horia ezarri dute biharko Euskadin muturreko tenperaturengatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2017/08/20

Kantauri isurialdeko barnealdean 35º-ren bueltan ibiliko dira tenperaturak; eta Ebro aldean, berriz, 36º. Muturreko tenperatura horiek 13:00 eta 20:00 bitartean izango dira.

Donostian 31º-ren bueltan ibiliko dira. Argazkia: EFE / Kontxako hondartza

Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarri du biharko Euskadin tenperatura altuak izango direlakoan. Litekeena da 35º-tik gorako tenperaturak izatea.

Ohar baten bidez jakinarazi duenez, muturreko tenperaturak 13:00 eta 20:00 artean izango dira. Kantauri isurialdeko barnealdean 35º-ren bueltan ibiliko dira, eta Ebroko zonaldean, berriz, 36º. Kostaldean, ordea, tenperatura maximoak 30º-takoak gehienez jota izango dira.

Hiriburuei dagokienez, Donostian 31º inguru espero dira; 35º inguru Gasteizen; eta 33º inguru Bilbon.