Itxi

Iragarpena

Larunbatean hobera egingo du, eta tenperaturek gora egingo dute

Erredakzioa

2010/09/17

Ostiralean eguraldi ezegonkorra jarraituko du, eta larunbatean hobera egingo du. Igandean ez da hodeirik egongo eta zerua garbi izango dugu.

Eguraldi hodeitsua eta ezegonkorra gaurko, ostiralerako, Euskalmeten arabera. Egunean zehar zaparradak tarteka trumoitsuak barnealdean, eta Nafarroan zaparrada handiak bota ditzake. Iluntzean atertzera egingo du, baina hodei ugari izaten jarraituko dugu. Tenperatura maximoak 20 gradu inguruan izango dira.

Larunbatean hobera egingo du. Zeru hodeitsuekin eta euriarekin hasiko dugu eguna, eta Nafarroan ezegonkortasun arrastoak geratuko dira oraindik. Baina goizean hodeitza saretzen hasiko da eta ostarte zabalak irekiko dira. Tenperatura ostiralean bezala mantenduko da.

Igandean ez da hodeirik egongo eta zerua garbi izango dugu. Tenperaturak 25 gradu inguruan izango dira leku askotan, baina egunsentian 5 gradutik behera jaitsi daiteke termometroa Araba eta Nafarroako zenbait tokitan.