Iragarpena
Euri-zaparradengatik abisu horia ezarri dute arratsalderako Euskadin
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
2017/08/27
Litekeena da txingorra ere botatzea. Gainera, ekaitz-eremuetan haize-boladak gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko Euskadin 15:00etatik 00:00ak arte euri-jasak izango direlakoan.
Litekeena da Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat zonaldetan orduro 15 litro metro karratu baino gehiago pilatzea.
Horrela, zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak espero dira. Zenbait tokitan handiak izan daitezke, eta txingorra ere egin dezake. Ekaitz-eremuetan haize-boladak gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke.