Cargando...
Itxi

Iragarpena

Giro ezegonkorra asteburuan, EAEn

Erredakzioa

2010/09/25

Larunbatean hodeiak eta euria nagusituko dira, igande goizean bezala, eta arratsaldean ostarteak irekiko dira.

Zerua hodeitsu izango dugu eta, oro har, euria egingo du gaur, larunbatean, Euskalmeten arabera. Kostaldean zaparradak botako ditu. Tenperatura maximoek berera egingo dute eta 16-18 gradu inguruan izango dira.

Igandean argituz joango da. Goizean hodeitsu jarraituko du eta oraindik ere han-hemenka euria bota dezake. Arratsaldean, berriz, hodeitza saretuz joango da eta ostarteak irekiko dira. Tenperaturek ez dute gorabehera handirik izango.

Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.