Itxi

Aurreikuspena

Giro freskoa eta bustia, asteburuan, Euskadin

Erredakzioa

2010/10/16

Gaur euria egingo du, eta bihar hodeiak eta giro freskoa nagusi izango da.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, gaur larunbatean okerrera egingo du eta euria izango da, batik bat kostaldean. Haizeak iparretik joko du, eta bolada indartsuren bat edo beste egongo da.

Tenperaturek ere behera egingo dute. Hotzenak Gasteizen eta Iruñean izango dituzte (7 ºC), eta beroenak Bilbon (16 ºC).

Bihar, igandean ere haizetsu eta fresko etorriko da. Zerua hodei bete egongo da, eta baliteke euri arinak egotea ipar erdialdean, batez ere goizaldean. Termometroak 12 eta 15 ºC arteak egongo dira.