Alerta horia
100 km/h-ko haize boladak aurreikusi dituzte ostiralerako EAEn
Erredakzioa
2010/10/27
Haizeguneetan izango da abiadura hori gainditzeko aukera. Haizeguneak ez diren tokietan, boladek 80 kilometro orduko abiadura gainditzeko probabilitatea txikia dela gaineratu du Jaurlaritzak.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak alerta horia ezarri du ostiralerako, hego-haize boladek 100 kilometro orduko abiadura gainditzeko probabilitatearen aurrean.
Ohar batean iragarri dutenez, haizeguneetan izango da abiadura hori gainditzeko aukera.
Haizeguneak ez diren tokietan, boladek 80 kilometro orduko abiadura gainditzeko probabilitatea txikia dela gaineratu du Jaurlaritzak.