Cargando...
Itxi

Alerta gorria

Elurteengatik muturreko arriskupean jarraitzen du Nafarroak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/01/06

Errepide anitz itxita daude. Ondorioz, ibilgailua ez erabiltzea gomendatu du Nafarroako Foru Gobernuak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Nafarroako erdialdean elurteak izateko arrisku handiagatik alerta gorria ezarri du gaurko AEMET Estatuko Meteorologia Agentziak. Horren arabera, litekeena da 500 metrotik gora 25 cm-ko elur-pilaketak izatea, eta 400-500 metro artean, berriz, 15 cm-ko elur-pilaketak.

Elurteek arazo ugari eragin dituzte Foru Erkidegoko errepide-sarean, hori dela eta, Nafarroako Gobernuak autoz ez ibiltzeko gomendioa eman du eta, ezinbestekoa bada, zuhurtziaz aritzeko.

Gauzak horrela, elurraren ondorioz, Nafarroako hainbat errepide daude itxita, hala nola, kamioientzako N-121-A (Iruñea-Behobia) 10 eta 50 kilometroen artean, Belateko tunela iparralderako noranzkoan, eta A-15 (Leitzarango autobidea) 113. kilometroan. Azken errepide tarte horren trafikoa A-10etik ari dira bideratzen.

Bigarren mailako sareari dagokionez, itxita daude NA-7510 (Aralarrerako sarrera) 4. kilometrotik, Belaguako mendatea, NA-176 (Garde-Anso) 8. kilometrotik, Matamachos mendatea eta NA-2000 (Isaba-Zuriza). Gainera, kateak beharrezkoak dira NA-137 errepidetik gidatzeko.