Iragarpena
Euria nagusi izango da igandean eta aste hasieran
Erredakzioa
2010/11/07
Euskalmeten arabera, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira, eta termometroek ez dituzte 11-14 graduak gaindituko. Haizea zakar ibiliko da astelehenean.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, eguraldiak okerrera egingo du gaur, igandean; euria, giro goibela eta tenperaturen beherakada nagusi izango dira.
Gaur zerua estalita eta euria egingo du, batez ere, kantauri isurialdeko zenbait lekutan zaparrada mardulak izango dira. Baina iluntzean atertzera egingo du. Halaber, tenperaturek nabarmen egingo dute behera, eta termometroek ez dituzte 11-14 graduak gaindituko.
Bihar, astelehenean, haizea zakar ibiliko da, euria egingo du eta baliteke trumoi-ekaitzak izatea. Ez da tenperatura gorabehera handirik izango.
Informazio gehiago (1)