Itxi

Euskadin

Asteazkenera arte luzatu dute elurragatik ezarritako abisu horia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/02/06

Datozen egunetan elur-maila 200 metroren bueltan kokatuko da eta litekeena da beherago ere egitea elurra.

Elurra maila baxuan espero da datozen egunetarako. Argazkia: Lasarte-Oria / Jose Angel Hidalgo

Euskadiko barnealdean elurragatik ezarritako abisu horia asteazkenera arte luzatu dute, elur-mailak nabarmen behera egingo duelakoan.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, asteartean elur-kota 200-400 metroan kokatuko da, eta prezipitazio txikiekin jarraituko dugu. Iparraldeko haizeak gogor joko du eta tenperaturak astelehenean baino pare bat gradu hotzagoak izango dira.

Asteazkenean, 100-300 metro inguruan egin dezake elurra. Zerua oso hodeitsu egongo da, eta zaparradak botako ditu, ugariagoak isurialde atlantikoan. Halaber, litekeena da tokian-tokian ekaitzak jotzea eta kazkabarra egitea. Iparraldeko haizeak gogor joko du kostaldean eta mendi inguruetan. Oro har, giro hotza izango da, eta tenperatura maximoak ozta-ozta iritsiko dira 3 ºC-ra barnealdean eta 6-7 ºC-ra kostaldean.