Eguraldia
Abisu horia astelehenerako lau metrora iritsi daitezkeen olatuengatik
Erredakzioa
2010/11/14
Gainera, Herrizaingo Sailak haizeagatik ezarritako abisu horia indarrik gabe utzi du. Atzo orduko 148,9 kilometroko haize boladak izan ziren Punta Galean.
Herrizaingo Sailak itsas arriskua dela eta abisu horia ezarri du biharko. Aurreikuspenen arabera, lau metrotako olatuak egon daitezke.
Eguraldiaren iragarpenari dagokionez, astelehenean egoera ezegonkorra izango dela dio Euskalmetek, zerua hodeitsu egongo da eta noizbehinka euria botako du, batez ere iparraldean.
Gainera, ekaitzak sortu daitezke Kantauri isuraldean eta egunaren lehen zatian, batez ere.
Tenperaturak behera egingo du berriro eta elurra 1.000-1.200 botako du.
Informazio gehiago (1)