IRAGARPENA
Abisu horia ezarri dute asteazkenerako, 100 km/h-tik gorako haize-boladengatik
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
2018/03/13
Goizaldeko hiruretatik gaueko bederatziak arte egongo da indarrean. Mendebaldean espero dira bolada indartsuenak.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak haizeari dagokion abisu horia ezarri du asteazkenerako, izan ere, litekeena da 100 km/h-tik gorako boladak gainditzea. Goizaldeko hiruretatik gaueko bederatziak arte egongo da indarrean.
Hegoaldeko haizeak gogor joko du, haizeguneetan bereziki, eta litekeena da Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) mendebaldean 100 km/h-tik gorako boladak gainditzea.
Haizegune ez direnetan, ostera, 60-80 km/h-ko boladak espero dira.
Arratsaldean, haizeak mendebalde/ipar-mendebaldera egingo du, kostaldean bereziki.
Informazio gehiago (1)