Eguraldia
Onintze Salazar, EiTBko "Eguraldia" saioko aurkezle eta meteorologoa
Onintze Salazar
2018/03/23
Onintze Salazar, EiTBko "Eguraldia" saioko aurkezle eta meteorologoa, Fisikan lizentziatua da, Atmosferako Fisika espezialitatean.
Fisikan lizentziatua naiz, Atmosferako Fisika espezialitatean. Ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean hasi nituen eta azken urteak Bartzelonako Unibertsitatean eman nituen.
Ikasketak bukatu nituenetik, meteorologo moduan lan egiteko aukera eta zortea izan dut, tartean telebista ezberdinetan, eta 2002. urtetik aurrera, Euskalmeten. Azken urteetan, dibulgazioa eta hedabideak (prentsa, irratiak, telebista) izan dira nire lanaren ardatz nagusiak.
“Eguraldia” saioaren ardura izatea erronka polita da niretzat, eta horretan jartzen dut orain nire gogo osoa, izugarri atsegin dudan meteorologiaren mundu honetan.