Cargando...
Itxi

IRAGARPENA

Abisu horia ezarri dute ostiralerako eta larunbaterako, kostaldeko kalteengatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/03/30

3 metrotik gorako olatuak gaindituko direla espero da.

Olatuak Donostiako Pasealeku Berrian. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak kostaldeko kalteei dagokion abisu horia ezarri du ostiralerako, izan ere, litekeena da 3 metrotik gorako olatuak gainditzea.

Abisu horia 04:00etatik 06:00etara eta 16:00etatik 18:00etara egongo da indarrean, eta olatuen altuera adierazgarria 3-3,5 metrokoa izango da.

Larunbatean ere indarrean egongo da abisu horia itsasaldeko arriskuagatik. Abisu horia 04:00etatik 07:00etara eta 17:00etatik 19:00etara egongo da indarrean. Horrez gain, nabigaziorako abisu horia ere ezarri du Segurtasun sailak. Lehenengo bi milietan egongo da indarrean, 06:00etatik 18:00etara.

Igandean, berriz, kostaldeko kalteengatik egongo da indarrean abisu horia 05:00etatik 07:00etara.