Iragarpena
Elur-kota 500 metrora igoko da ostiral arratsaldean
Erredakzioa
2010/12/02
Mendebaldeko haizea ibiliko da, eta hodeitza eta prezipitazio gehiena kostaldean geratuko da. Ostarteak zabaldu daitezke, batez ere Araban eta Nafarroan. Txingorra eta izotza ere ager daitezke.
Elur-kota 200-300 metrotan mantenduko da egun osoan Euskal Autonomia Erkideogan. Giro hotzarekin jarraituko dugu, baina kostaldean izan ezik, gainerakoan ia gauera arte ez du euri askorik egingo. Kostaldean termometroa ez da 7 gradutik pasatuko eta barnealdeko puntu batzuetan eguneko maximoak 2 eta 4 gradu artean kokatuko dira.
Mendebaldeko haizea ibiliko da, eta hodeitza eta prezipitazio gehiena kostaldean geratuko da. Ostarteak zabaldu daitezke, batez ere Araban eta Nafarroan. Txingorra eta izotza ere ager daitezke.
Ostiralean hotz egiten jarraituko du, eta euri eta elur kontuak ez dira amaituko. Egoera antzekoa izango da. Zaparradak leku guztietara iritsiko dira eta posible da trumoi-ekaitzak izatea ipar isurialdean.
Iluntzean atertzera egingo du eta ostarteak zabaltzen hasiko dira. Elur-kota 200-300 m inguruan kokatuko da goizaldean, 300 m inguruan goizean eta arratsaldean 500 m ingurura igoko da. Tenperaturan, ez da aldaketarik izango. Izotza egingo du barnealdean.
Larunbatean hego haizea ibiliko da eta eguraldiak hobera egingo du apur bat, ateri egongo baita egun osoz. Goizaldean eta goizean ostarteak zabalduko dira eta izotza egingo du; goizeko lehen orduak ere hotzak izango dira, baina egunez, tenperaturak gora egingo du pixka bat. Arratsalde partean, hodeiak ugaritzen joango dira, baina hegoaldetik sartuko zaizkigun goi-hodeiak izango da. Hego-haizeak une batzuetan zakar joko du.
Bideoak (3)
Informazio gehiago (2)