Cargando...
Itxi

Prebisioa

Abisu horia ezarri dute prezipitazio handiagatik

Agentziak | Erredakzioa

2018/05/24

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ohar batean jakinarazi duenez, ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezke.

Euria Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du arratsalderako —15:00etatik 00:00etara— lurraldearen barnealdean prezipitazio handiak izan daitezkeen arriskua dela eta.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ohar batean jakinarazi duenez, ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezke. Zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botako ditu. Barnealdeko zenbait lekutan zaparradak handiak izan daitezke, eta txingorra egin dezake.

Biharko ere zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak aurreikusi ditu Euskalmetek, batez ere arratsalde eta gauerako. Zenbait momentutan baliteke trumoiak jotzea eta txingorra ere botatzea.