Itxi

Iragarpena

Abisu horia ezarri dute prezipitazio handiagatik arratsalderako

Agentziak | Erredakzioa

2018/05/30

Ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezke. Barnealdeko zenbait lekutan zaparradak handiak izan daitezke, eta txingorra egin dezake.

Euria Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du arratsalderako —15:00etatik 00:00etara— lurraldearen barnealdean prezipitazio handiak izan daitezkeen arriskua dela eta.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ohar batean jakinarazi duenez, ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezke. Zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botako ditu. Barnealdeko zenbait lekutan zaparradak handiak izan daitezke, eta txingorra egin dezake.

Biharko (osteguna) goizean euri txikia egitea aurreikusi du Euskalmetek; arratsaldean, berriz, zaparrada txikiak botako ditu, noizbehinka ertainak eta trumoitsuak. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da ahul. Tenperaturan, aldaketarik ez eta maximoak gutxi igoko dira.