IRAGARPENA
Segurtasun Sailak Uholdeen Ziozko Larrialdiko Plan Berezia desaktibatu du Gipuzkoan
EITB.EUS
2018/06/13
Hala ere, euriagatik ezarritako abisu horia indarrean egongo da Gipuzkoa ekialdean, Nafarroa iparraldean eta Pirinioetan.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak bertan behera utzi du atzo Gipuzkoan, Bidasoa, Oiartzun eta Urumea ibaien arroetan, uholde arriskua zegoela eta aktibatu zuen Uholdeen Ziozko Larrialdiko Plan Berezia:
BIDASOA, OIARTZUN ETA URUMEA Ibaien, Uholdeen Larrialdi Plan Berezia Segurtasun Sailak desaktibatzen du --El Departamento de Seguridad desactiva Plan de Inundaciones en las cuencas BIDASOA, OIARTZUN Y URUMEA.#uholdea #euria
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) 13 de junio de 2018
Dena den, gaur eguerdira arte indarrean egongo da Gipuzkoa ekialdean euriagatik ezarritako abisu horia. Inguru horretan 24 orduan metro koadroko 60 litro pilatzea espero da. Halaber, Bidasoa, Urumea eta Oiartzun ibaien arroetan litekeena da 80 litro pilatzea. Euria egingo du eta baliteke zenbait tokitan erruz egitea.
Bestalde, AEMETek euriari dagokion abisu horia aktibatu du Nafarroako isurialde atlantikoan eta Pirinioetan 15:00ak arte. Iragarpenaren arabera, litekeena da 15 mm pilatzea ordubetean eta 120 mm baino gehiago 36 orduan. Pirinioetan, mendebaldean egingo du euri gehien.
Informazio gehiago (1)