Itxi

Muturreko meteorologia

Amaitu da prezipitazio iraunkorrengatik aktibatutako abisu horia

AGENTZIAK

2018/07/16

Gaurko tenperatura maximoak gradu pare bat jaitsiko dira, 22-24ren bueltan kokatuta.

Abisu horia indarrean egongo da 12:00ak arte. Argazkia: Lorentxo Portularrume

Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatu du gaur, astelehena, isurialde atlantikoko hainbat puntutan 30 litro metro karratuko pila litezkeelako ordu batean. Baina, 09:00ak aldera, bukatutzat eman du alerta eta abisu horia ezarri du, 12:00ak arte.

Alerta laranja 03:00etatik 09:00etara egon da indarrean, ekaitz bortzitak eta zaparrada iraunkorrak izango zirelakoan.

Abisu horia, bestalde, 09:00etatik 12:00ak arte egon da aktibatuta.

Gaurko tenperaturari dagokionez, maximoak gradu pare bat jaitsiko dira. Gasteizen 14-24 graduren bueltan ibiliko dira; Bilbon, 18-22ren artean; eta Donostian, berriz, 17-22 inguruan.