Itxi

Iragarpena

Eguraldi lehorra eta giro egonkorra aste hasierarako, Euskadin

Erredakzioa

2011/01/03

Astelehenean, termometroak berriro joko du gora, hego haizeari esker; astearte arratsaldean, bolada gogorrak jasotzeko aukera dago.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, eguraldi lehorrak emango dio hasiera asteari. Hala ere, astelehen goizean goiz hotz egingo du eta zeruan nagusi izango diren behe-hodeiek tantaren bat edo beste utz dezakete. Eguerditik aurrera urdinguneak zabaltzen joango dira eta arratsaldean eta gauean ostarte zabalak ikusi ahal izango ditugu. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da eta tenperatura beroenak 10-12 ºC-ren bueltan geratuko dira kostaldean eta 6-8 ºC bitartean barnealdean.

Asteartean hegoealdeko haizea izango dugu protagonista. Egunean zehar, haizea hegoaldetik finkatu eta indartuz joango; arratsaldean haizea zakar ibiliko da, bereziki haizeguneetan. Tenperatura, hegoaldeko haizeari esker, 2-3 ºC altuago geratuko da. Dena dela, goizaldean haizea bare egongo denez, izotza botako du Araba eta Nafarroako hainbat zonaldeetan.