ABISU HORIA
Abisu horia arratsalderako, prezipitazio handiengatik eta ekaitzagatik
EITB.EUS
2018/07/18
Eguraldi iragarpenaren arabera, litekeena da ordubeteko epean zenbait tokitan metro koadroko 15 litro pilatzea. Zaparrada handiez gain, kazkabarra ere egin dezake.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak eta Aemet Espainiako meteorologia agentziak abisu horia ezarri dute gaur arratsalderako, hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, prezipitazio handiengatik eta ekaitzagatik. Euskalmeten arabera, litekeena da ordubetean zenbait tokitan metro koadroko 15 litro pilatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoan 16:00etatik 21:00etara egongo da indarrean abisu horia, prezipitazio handiak eta ekaitzak izateko arriskuagatik, bereziki Araban eta Gipuzkoan. Zaparrada handiez gain, txingorra ere egin dezake. Halaber, ekaitz guneetan haize bolada indartsuak espero dira.
Nafarroari dagokionez, Aemet agentziak 14:00etatik 21:00etara aktibatuko du abisu horia erdialdean eta Erriberan; 15:00etatik 21:00etara, ostera, Ipar isurialdean eta Pirinioetan. Iragarpenaren arabera, ekaitzak gogor jo dezake eta txingorra ere egin dezake. Dena den, arriskua txikiagoa izango da Erriberan eta Ipar isurialdean.
Gaur abisu horia zaparrada handiak bota dtizakeelako 16etatik 21etara.Hoy aviso amarillo por precipitaciones intensas desde las 16 hasta las 21 h.#AbisuHoria #ekaitza pic.twitter.com/hyjrYGV8Nx
— Euskalmet (@Euskalmet) 18 de julio de 2018
Informazio gehiago (1)