Cargando...
Itxi

Eguraldia

Elur-kota itsas-mailara jaitsiko da asteburuan

Erredakzioa

2011/01/17

Aemeten arabera, giroa hoztu egingo da eta elurra botako du ostegunean 300 metrotik gora eta 100 metrotik gora ostiralean.

Estatuko Meteorologia Agentziak ohartarazi du tenperaturak nabarmen jaitsiko direla datozen egunetan eta elur-kota itsas-mailan kokatzera helduko dela asteburuan.

Ostegunean zerua lainotuta edo oso lainotuta egongo da, beraz, euria botako duela espero dute. Gainera, tenperaturak behera egingo du eta elur-kota 300 metrora jaitsiko da. Era berean, izotza botako du Araban eta Nafarroan.

Ostiralerako, euria botatzeko probabilitatea hazi egingo da eta elur-kota 100 metrora jaitsiko da, baina kostan ere bota lezake.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Eguraldiblogera.