Cargando...
Itxi

Iragarpena

Giro eguzkitsu eta epela, Euskadin

Erredakzioa

2011/02/05

Nahiz eta egunak argitzean behe-lainoa eta izotza topa dezakegun, tenperaturak 15-18 gradutan ibiliko dira lurralde osoan. Haizeak ahul joko du.

Gaur, giro ederra izango da nagusi. Zerua oskarbi eta urdin agertuko da eta tenperaturak gorantz egingo dute, Euskalmet euskal meteorologia agentziaren arabera.

Goizeko lehenengo orduan, zenbait bazterretan behe-lainoa sortu, giro hotza nagusitu eta barnealdeko hainbat tokitan izotza egingo duen arren, egunean zehar ordea, hobetu egingo du eta 15-18 ºC artean ibiliko da termometroa.

Halaber, bihar, eguraldiak ildo beretik jarraituko du; beraz, goizean goiz behe-lainoa agertu eta barnealdean termometroa zero azpitik kokatuko da. Egunez, giro eguzkitsua nagusituko da eta tenperatura atseginak izango ditugu gozagarri, gaur izango ditugunaren antzekoak. Haizea hego-ekialdetik sartuko da eta ahul ibiliko da.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta ikusi paisaien argazki ederrenak Eguraldiblogen.