Iragarpena
Lainoak eta euria nagusi, asteburuan Euskadin
Erredakzioa
2011/02/12
Herrizaingo Sailak abisu horia eman du gaurkoeta biharko 4 metroko olatuengatik. Termometroek behera egingo dute datorren egunetan.
Euskalmet euskal metereologia agentziaren arabera,&' || 'nbsp; gaur fronte bat iritsiko da gurera, ondorioz, zerua estalita geratuko da eta euria egingo du, batez ere iparraldean; eguneko lehen zatian izango da hori. Arratsaldean atertu egingo du, eta lainoak gutxituz joango dira.
Hori bai, eguneko tenperatura beroenak 4-5 ºC inguru jaitsiko dira, ez dituzte 15 ºC gaindituko. Gainera, hegoaldeko haizea atzean utziko dugu, oraingoz, eta ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da.
Bihar egunsenti eguzkitsua espero dugu leku guztietan. Goizetik aurrera poliki-poliki hodeiak mendebaldetik ugaritzen joango dira eta arratsaldean zerua estalita geratuko da. Arratsaldetik aurrera euria egingo du mendebaldean eta orduek aurrera egin ahala leku guztietara zabalduko da.
Hego-mendebaldeko haizeak tarteka bizi ibiliko da eta honek kantauri isurialdean tenperaturetan igoera txiki bat eragingo du. Egunaren bukaeran elur-maila 1000-1200 m ingurura jaitsiko da.
Herrizaingo Sailak abisu horia eman du gaur eta biharko, 4 metroko olatuengatik Euskadiko kostaldean.
Informazio gehiago (1)