Eguraldia
Giro goibel eta hezea aste hasierarako
Erredakzioa
2011/02/21
Tenperatura maximoak 12-16 ºC artean izango dira. Elur maila, berriz, 1.200 metrora jaitsiko da.
Astelehenean, euri kontuekin jarraituko dugu. Zerua ilun izango da eta euria egingo du, batez ere arratsaldetik aurrera. Ipar partean goizean tarteka zaparradak botako ditu, eta arratsalde-gauean zaparradak zenbait tokitan ugariak izango dira. Lurraldearen hegoaldean litro gutxiago pilatuko dira.
Elurra mendietan soilik agertuko da, 1200 m-tik gora goizaldean eta orduek aurrera egin ahala igotzen joango da. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da eta tenperaturak berdintsu jarraituko du, edo akaso zertxobait beherago.
Tenperaturari dagokionez, gorabehera handirik gabe jarraituko du eta beroenak 12-16 ºC artean ibiliko dira.
Informazio gehiago (1)