Cargando...
Itxi

Iragarpena

Alerta laranja ezarri dute elurragatik

Erredakzioa

2011/02/27

Aire hotza sartuko da iparraldetik eta ezegonkortasun izango da nagusi, ekaitzak eta haize bolada gogorrak batik bat. Elur-kota 600 metrora jaitsiko da.

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak alerta laranja ezarri dute elurragatik eta gutxienez bihar arratsaldera arte egongo da indarrean.

Iparraldetik sartuko den aire hotz masa batek tenperaturak eta elur-kota jaitsiko ditu alde batetik, eta ezegonkortasuna eragingo du bestetik.

Euskalmeten arabera, horrek ekaitzak eragingo ditu eta kazkabarra ere botako du, haizea oso gogorra izango da, 100 km/h ingurukoa puntu batzuetan, eta elur-kota jaistearekin batera, prezipitazioak ere ugarituko dira.

Asteazkenerako, prezipitazioak arindu egingo dira eta haize hotza ibiliko bada ere, lehorragoa izango da.

Datozen orduetan behera egingo du nabarmen tenperaturak eta elur-kota 700-800 metro inguruan kokatuko da, baina 600 metrora ere jaitsiko da.

Euskalmetek iragarri duenez, gaurko 19:00etatik biharko 19:00etara 60 litrotik gora euri eror daiteke metro koadroko.

Asteartean eta asteazkenean elur-kota 600-700 metro inguruan kokatuko da eta 500era ere jaitsiko da momentu batzuetan. Dena dela, prezipitazioak arinagoak izango dira eta gutxitan botako du.

Egunez nabarmena izango da tenperaturaren beherakada, maximoak 5-10 gradu artera iritsiko dira eta minimoak 0-5 artean kokatuko dira, barnealdean.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta ikusi paisaien argazki ederrenak Eguraldiblogen.