Eguraldiaren iragarpena
Tenperatura freskoa, baina giro polita astebururako
Erredakzioa
2011/03/04
Tenperatura maximoak 13-15 ºC ingurukoak izango dira kostan eta 10-12ºCkoak barnealdean.
Asteburua giro egonkorra baina freskoarekin hasiko dugu. Larunbatean zerua hodei gutxi izango dira, hala ere, barnealdean hodei batzuk ager daitezke.
Haizeak ekialdetik joko du eta horren ondorioz, maximoak igo egingo dira, baina ez gehiegi; 14 ºC ingurukoak izango dira kostaldean eta 10 ºC-tik gertu ibiliko dira barnealdean. Goizaldean izotza botako du barnealde osoan.
Igandean giro polita nagusituko da. Zerua txukun agertuko da, hala ere, goizaldean behe-lainoa sortuko da ohiko lekuetan.
Eki/hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperaturak ez du gorabehera handirik jasango; balio altuenak 13-15 ºC-ra ailegatuko dira kostaldean eta 10-12ºC-ra barnealdean. Barnealdean izotza botako du berriro goizaldean.
Informazio gehiago (1)