Eguraldiaren iragarpena
Eguraldi nahasia astebururako
Erredakzioa
2011/03/11
Hodeiak nagusituko dira eta apurka apurka zaparradak zabalduz joango dira. Tenperatura atseginekin jarraituko dugu, maximoak 14 eta 17 ºC artean kokatuko dira.
Larunbatean, eguraldi nahasia izango da. Euskalmeten iragarpenaren arabera, hodei ugari izango da zeruan, baina ez da erabat estalita egongo; kostaldean ostarteak zabalduko dira tarteka, bereziki mendebaldean.
Noizbehinka zaparradak bota ditzake, batez ere barnealdean, baina kostaldean ere euria egin dezake, batez ere arratsaldean, ekialde partean. Hegoaldeko haizea ibiliko eta tenperatura atseginekin jarraituko dugu.
Igandean hodeiekin jarraituko dugu eta zaparradak leku gehiagotara zabalduko dira. Hegoaldeko haizea ibiliko da, nahiz eta kantauri isurialdean brisa sartu.
Zaparradak tartekatuak izango dira, baina edonon busti dezake. Tenperatura maximoak 14 eta 17 ºC artean kokatuko dira.
Informazio gehiago (1)