Iragarpena
Giro atsegina eta tenperatura epelak larunbat honetan, Euskadin
Erredakzioa
2011/03/19
Hodeiak nagusi izango dira Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean; barnealdean, berriz, ostarteak eta giro eguzkitsua espero da. Igandean ez da aldaketa handirik izango.
Gaur, larunbatean, fronte bat hurbilduko da gurera eta hodeiak ekarriko ditu iparraldera; hegoaldean, berriz, zerua argiago egongo da, hodeiak ez baitira barnealderaino ailegatuko.
Euskalmeten arabera, haizea iparraldekoa izango da, baina ahul ibiliko da eta ez du eragin handirik edukiko tenperaturan; eguzkitsu dagoen leku horietan giro atsegina espero da. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez: Maximoak 14º C eta 16º C bitartean izango dira.
Igandean iparraldean zerua partez hodeitua egongo da oraindik eta barnealdeko bailaretan lanbro apur bat sortuko da. Eguna aurrera joan ahala hodeiak desegingo dira; ipar-ekialdean kostako zaio zertxobait jasotzea, baina arratsalderako udaberri itxurako giro polita espero da edonon.
Ekialdeko haizea ibiliko da, ahul. Eguerdi aldera oso tenperatura atsegina edukiko dugu.
Informazio gehiago (3)