Itxi

Eguraldia

Tenperaturak jaitsi eta lainoak iritsiko dira, asteburuan

Erredakzioa

2019/12/02

Haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta igandean euri tanta batzuk erori daitezke. Tenperatura maximoa 20-23 ºC tartean izango da.

Larunbatean freskatu eta hodeiak ugaritu egingo dira. Euskalmeten iragarpenaren arabera, eguna giro argiarekin eta zerua nahiko oskarbi agertuko da. Arratsaldean, haizeak ipar-mendebaldera egin eta aldatzen hasiko da eguraldia: hodeiak ugarituko dira kostaldean eta poliki-poliki barnealdera ere sartuko dira hodei hauek.

Tenperatura maximoak 23-25 ºC bitartean ibiliko dira.

Igandean eguraldia aldatu egingo da. Ipar-mendebaldeko haizeak behe-hodei asko pilatuko ditu kantauri isurialdean eta bertan zirimiri apur bat egin lezake.

Tenperatura pittin bat jaitsiko da eta 20 ºC-ren bueltan geratuko dira eguneko beroenak.