Itxi

Eguraldia

Aste hasierako giroa goibela eta grisa izango da

Erredakzioa

2011/04/11

Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperaturak nekez gaindituko ditu 18ºC-ak. Asteartean eguraldiak apur bat hobera egingo du.

Euskalmeten arabera, astelehenean ez da aldaketa handirik espero. Tenperatura freskoa eta ezatsegina izango da, 18 ºC inguruko maximoekin.

Ipar-haizeak giro goibela eta euritsua sortuko du eta iparralde osoan zerua oso hodeitsu mantenduko da eta euria egingo du. Hegoaldean, aldiz, ostarte batzuk zabalduko dira tarteka eta euria, egitekotan, oso urria izango da.

Asteartearen, lehenengo partean, hodeiek nagusi izaten jarraituko dute eta iparraldean euria egingo du.

Arratsaldetik aurrera haizeak ipar-ekialderantz egingo du eta atertuz joango da; hodeiak ere gutxitu egingo dira, baina ostarteei gailenduko zaizkie oraindik.

Tenperaturak fresko jarraituko du, 15-18ºC artean.