Cargando...
Itxi

Iragarpena

Eguraldi epel eta argitsua, asteburuan

Erredakzioa

2011/04/16

Lehenengo orduan hodeiren bat sortuko den arren, oskarbi mantenduko da orokorrean eta, hego-ekialdeko haizeari esker, tenperaturak gora egingo du.

Larunbatean eguzki giroari eutsiko dio. Kostaldean hodeiren bat ikusiko dugun arren, eguzkiari leku dezente utziko diote eta ipar-ekialdeko haize ahula ibiliko da, Euskalmet &' || 'nbsp;Euskal Meteorologia Agentziak zabaldu duenez.

Halaber, arratsaldean hodei bakan batzuk ager litezke Gipuzkoan, Nafarroa iparpartean eta Ipar Euskal Herrian, baina garrantzi gutxiko hodeiak izangodira. Eguneko tenperaturak gora egingo du, 18-20 ºC-ra igoko da, nahiz eta egunsenti hotz samarra izango dugun.

Igandean bero eta oskarbi

Igandean eguzkipean igaroko dugu eguna. Arratsaldean, bero-hodei bakan batzuk sortuko diren arren ez dute inolako ondoriorik ekarriko.

Ipar ukituko haizeak hego-ekialdera egingo duenez, tenperatura igoaraziko du, bereziki kostaldean.