Itxi

Eguraldia

Eguzkia eta tenperatura altua, aste hasieran

Eguraldia

2011/04/17

Asteartean hodeiak areagotu egingo dira eta baliteke ekaitzen bat edo beste izatea. Tenperaturak 25ºC-ak gaindituko du.

Astea giro eguzkitsuarekin eta beroarekin hasiko dugu. Euskalmeten arabera, astelehenean hegoaldeko haizeak indarrez joko du tarteka, batez ere haizeguneetan, eta honek tenperaturaren gorakada eragingo du kantauri isurialdean.

Eguneko beroenak 30 ºC-ra hurbilduko dira bertan eta barnealdean 25 ºC-ra. Eguzkia jaun eta jabe izango da zerupean eta arratsaldean bero-hodeiak agertuko dira berriro ere.

Asteartean hodei gehiago agertuko da. Argiune asko izango ditugu baina hodei multzoak agertuko dira tarteka eta ez dugu baztertzen zaparrada trumoitsuren bat edo beste botatzea.

Hegoaldeko haize bizia ibiliko da oraindik eta tarteka ufada zakarrak neurtuko dira haizeguneetan. Tenperatura berdintsuekin jarraituko dugu, edo akaso zertxobait baxuagoak, eta sargori puntua sumatuko dugu.