Itxi

Iragarpena

Giro goibela Aste Santua datorren urtera arte agurtzeko

Erredakzioa

2011/04/24

Hegoaldeko haizea joko du, eta tenperatura maximoak 20-25 ºC-koak izango dira; minimoak, aldiz, 10ºC-koak.

Euskalmet agentziak jakinarazi duenez, Aste Santuko egunak aldakorrak izango dira, eguzkia eta ekaitzak izango ditugu, eta termometroek behera egingo dute.

Igandean giro goibela izango dugu. Zerua ia estalita egongo da aldiro eta tarteka euria egingo du, batez ere ipar isurialdean. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura jaitsi egingo da.

Horrez gain, eguneko maximoak 14 eta 17 ºC-ren bueltan ibiliko dira, beraz, beherakada.

Astelehena, hilak 25

Astelehenean, berdintsu jarraituko dugu. Iparraldekohaizearen eraginpean hodeitza ugaria izango da. Euri pixka bat ereespero dugu, baina batez ere egunaren lehen partean egingo du etazirimiri moduan.

Egunez, tenperatura apur bat epelduko da.

Euskaditik kanpo izango zara?

EAEn eguraldia ona izango bada ere, penintsulako gainerako tokietan ez da berdin gertatuko. Are gehiago, egunak oso aldakorrak izango dira, ekaitzekin eta guzti, batik bat mendebaldean eta erdigunean.

Hilaren 22tik, baina, egoera hori hedatu egingo da beste lurraldetara. Tenperaturak leunak izango dira.