Itxi

Eguraldia

Zeruak hodeitsu jarraituko du eta tenperatura 17ºC inguruan izango da

Erredakzioa

2011/04/24

Aldizka, euria egin dezake. Hala ere, zaparrada arinak izando dira. Asteartean, eguraldiak zertxobait hobera egingo du.

Astelehena goibela eta freskoa izango da. Euskalmeten arabera, hodeiak igandean baino urriagoak izango dira baina zeruan gailenduko dira eta giro iluna sortuko dute.

Euri zaparradak ere espero dira, baina orokorrean arinak izango dira; hala ere, kantauri isurialdeko zenbait lekutan tarteka indarrez egin lezake.

Iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperatura nekez iritsiko da 17ºC-ra.

Asteartean eguraldiak hobera egingo du apur bat. Egunaren lehenengo partean zerua hodeitsu egongo da oraindik eta iparraldean tarteka zirimiri apur bat egingo du.

Arratsaldean atertuz joango da eta hodeiak desegingo dira, momentuz garbi geratuko ez den arren.

Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi igoko da. Iparraldeko haize freskoa eta bizia ibiliko da.