Ostiralean eta larunbatean
Abisu horia deituko dute orduko 100 kilometrotik gorako haizeengatik
Erredakzioa
2011/05/05
Abisua indarrean sartuko da ostiralean, 18:00etan, eta larunbateko 12:00ak arte iraungo du.
Eusko Jaurlaritzak abisu horia deitu du ostiralerako eta larunbaterako orduko 100 kilometrotik gora jo dezaketen haizeteen ondorioz. Hori zonalde irekietan izango da, gainontzekoetan berriz, orduko 80 kilometroko indarra izango du.
Abisua indarrean sartuko da ostiralean, 18:00etan, eta larunbateko 12:00ak arte iraungo du. Denbora tarte horretan orduko 100 kilometrotik gorako hego-hegoekialdeko haizeteak aurreikusi dituzte zonalde irekietan, batez ere mendialdean.
Gainontzeko zonaldeetan hego-hegoekialdeko haizeak orduko 80 kilometroko indarrarekin jotzea espero da, batez ere EAEko ekialdean.