Itxi

Astearte honetan

Euri zaparrada mardulen arriskuagatik alerta laranja, EAEn

Erredakzioa

2011/06/06

Herrizaingo Sailak ohartarazi duenez EAEko zenbait tokitan, ordubetean, 30 l/m2 pilatu daiteke.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak euri zaparrada mardulak direla eta laranja koloreko abisua ezarri du datozen 48 orduetan.

Zenbait tokitan, ordubetean, 30 l/m2 baino gehiago bota dezakela ohartarazi dute, eta trumoi-ekaitzak izateko eta txingorra botatzeko probabilitatea handia omen da.

Euri-zaparradak lurralde osora iritsiko diren arren, irregularki banatuko dira eta sarriagoak izango dira egunaren bigarren zatian. Eguneko tenperatura 20 ºC-ren bueltan ibiliko dira.

Asteartean giro goibela eta euritsua izango dugu. Euri gehiena egunaren lehen partean egingo du, eta orduan etengabe bota dezake zenbait txokotan. Goizaldean trumoiak joko duenik ezin dugu baztertu eta zenbait puntutan zaparradak mardulak izan daitezke.

Arratsaldean euria urriagoa izango da lurralde osoan. Ipar-mendebaldeko haizearekin eta hodei geruzarekin tenperaturak behera egingo du eta eguneko tenperatura epelenak, oro har, 15-18 ºC artean kokatuko dira.