Cargando...
Itxi

Iragarpena

Eguraldi ona Araba Euskaraz 2011rako

Erredakzioa

2011/06/18

Goizean hodei multzo batzuk agertuko dira, baina giroa argia izango da eta eguzkia ikusiko dugu; eta gainera, tenperaturak 26 gradu inguruan izango dira barnealdean.

Igandean, goizean, hodei multzo batzuk agertuko dira, baina giroa argia izango da eta eguzkiaz gozatu ahal izango dugu, Euskalmeten arabera. Tenperaturak gora egingo dute eta kostaldean 23-24 gradu inguruan izango dira eta barnealdean 26 gradu inguruan.

Tenperaturak gora egingo du astelehenean. Giro eguzkitsua nagusituko da, baina arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Termometroak 30 gradura iritsiko dira barnealdean eta 25 gradura kostaldean.